Boga ta Zixe 5. tenporadi 2023-2024 2. irratsaioa

2023-12-20

Featured image
Informazioa

Bagatoz bueltan abenduko irratsaioagaz!

Abenduaren 16an Bilboko Miribillan jokatu zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala izan dogu berbetagai.

Lehenik Gorka Pagonabarraga eta Jone Uriaren arteko zortziko txikiko ariketa entzun dogu, ondoren Gorka eta Oihana Bartra hamarreko txikian, Aissa eta Nerearen puntu erantzunak, buruz buruko saioko seiko motza eta amaitzeko bakarka gaia emanda Nerea lehenik eta Jone ondoren.

Saioa amaitzeko Aissaren eta Gorkaren azkanengo agurrak entzun doguz eta Su Ta Gar taldearen Alarma (2022) diskako "Enborra" kantuagaz itxi dogu saioa.

Datorren hilabetera arte! Ondo amaittu eta hobeto hasi!!! Urte zaharrari agurra eta barriari egurra!!!


Zuzenean

Radixu Irratia

Ondarruko radixo libri

Entzuten
TITLE
ARTIST

Featured image